Enpresa baten sistema informatikoak bere bezero, langile, banatzaile eta hornitzaileekin internet, intranets edo extranets bidez konektatzearen emaitza da "e-business"a. Azken finean, "e-business"ak, internet-aren teknologiak ezarriz, berarekin dakar negozio-prozesuen eraldaketa.
Kontua da, bizkortasuna, automatizazioa eta eraginkortasuna lortzea eguneroko prozesuetan (erosketetan, azpikontratazioan, eskabideen kudeaketan, katalogoetarako sarbideetan,…). Horrek enpresaren kalitatea hobetuko du: malgutasun haundiagoa, produktibitate-maila altuagoa, langile-dependentzia eta gehiegizko lanaren saihestea,… lortuz.
Azken finean, informazioa zentralizatzea eta bertara edozer ordutan sartu ahal izatea, hori lortzea da kontua.